2014/04/24



Hemen zaude: Kultura Berriak Antzerkia Hitzak. Hika teatroa

Hitzak. Hika teatroa

Hika Teatroa konpainiak "Hitzak" antzezlana eskainiko du apirilaren 12an, arratsaldeko 20:30etatik aurrera, Leidor Antzokian. Agurtzane Intxaurragak zuzendutako antzezlanaren aktoreak Klara Badiola, Ainhoa Aierbe, Ane Pikaza eta Jabi Barandiaran dira.

Obraren pertsonaiak hiru emakume, gizon bat eta haur bat dira. Emakume gaztea da bat, maite duen gizonarekin ezkondu berria, zorionaren ispilu eta bizitza osoan zoriontsu izateko ilusioz; emakume heldua da beste bat, maite zuen gizonarekin aspaldi ezkondua, etenik gabeko gatazkan, zorigaitzaren ispilu.

Emakume zaharra dago azkenik, gizonik maite izan ote duen ahaztuta, zoramenaren ispilu, gehien maite zuen pertsona galdu zuenean, eta harrezkero, ez dio inori aholkurik ematen. Izar iheskorrak harrapatuz bizi da umearekin, baina ispiluaren atzean aske eta zoriontsu izan litekeela jakitun.

Iruzkin bat idatzi

Seguratsun kodea
Berritu

ANTONIO MARIA LABAIEN KULTUR ETXEA

Trianguloa, 1 -20400 TOLOSA  

 Tel.:943 67 03 83

kultura@tolosakoudala.net