Herritarrak dira Inauterien bihotza eta jaia bizi mantentzen dutenak. Udalak egindako lana eta partehartzea eskertu nahi die tolosar guztiei.
Pasa den astean herritarrekin balorazio-bilera eginda, eta udaleko sail guztien datuak ere jaso eta aztertuta, Tolosako Udalak aurtengo Inauterien balorazio positiboa berresten du. Orokorrean, 2012ko Inauteriak normaltasun osoz ospatu dira. Urteroko gorabeherak izan dira lapurreta txikiekin, baimenik gabeko kaleko saltokiekin eta Gurutze Gorriak egin behar izan dituen asistentziekin, baina koordinazio eta kudeaketa planak aurreikusi bezala burutu dira eta ez da inolako ezustekorik izan Inauteriek iraun duten artean.
Inauteriak
Martxoaren 6an -asteartea- arratsaldeko 19:00etan Jai Batzordearen bilera izango da. Kultur etxean elkartuko gara, eta bileraren helburua pasa berri diren inauteriaren balantzea egitea.
Aurtengo karroza eta konpartsen lehiaketako sari banaketa atzo arratsaldeko 18:30ean egingo zen udaletxeko batzar aretoan. Epaimahaiak hala erabakita, aurtengo txapelak jaso dituzten taldeak honakoak izan dira:
Joan dira aurtengo Inauteriak eta tolosar askok datorren urtekoetarako jada gutxiago falta dela pentsatuz kontsolatu dugu gure burua, ez baita erraza gero berriro egunerokora bueltatzea. 2013ko otsailaren 7a da buruan dugun eguna, Ostegun Gizena. Hara heldu aurretik, ordea, aurtengoak ondo bukatuta utzi behar ditugu.

