Deialdia: Euskadiko Gazteak Lankidetzan 2013 martxoaren 27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (EHAA).
Parte-hartzaile kopurua: 100 gazte, gehienez jota.
Helburua:
Programa honen helburua Euskadiko gazteen artean elkartasunaren balorea sendotzea eta garapenerako ekintzen inguruko sentsibilizazioa sortzea da. Garapenerako ekintzak hegoaldeko herrialdeetan izaten dira, Amerika, Asia eta Afrikan hain zuzen ere, eta modu horretan, parte hartzen duten gazteek gertutik ezagut ditzakete ekintza horiek.

Udalekuak Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatzen den udaleku programa bat da; hiru lurraldeetako 7 eta 13 urte bitarteko umeei zuzenduta dago eta jarduera ludiko hezigarrietan parte hartu ahal izango dute.
Astero Tolosako Laskorain ikastolan, Tolosaldea Goi Mailako Institutoan, Orixe Institutoan, Hirukiden, PeƱaskalen, Aranburu Jauregian eta Usabal Kiroldegian, Tolosako gazteei zuzendutako informazioa aurkituko duzue: musika, antzerki, erakusketa, ikastaro, lana, beka, lehiaketa...





