- “ZURI ZER KONTATU DIZUTE FEMINISMOAREN GAINEAN?"
Dinamizatzailea:
Maiatzak 10, ostirala, 16:00etatik 20:00etara. KULTUR ETXEAN
Laburpena: “Feminista naiz” esatea estigmatizatuta dago oraindik, ez dago ondo ikusita: hori “erradikalen” kontua da, “gizonen gainetik egon” nahi duten emakumeena... Bizi dugun gizarte matxistak feminismoa desprestigiatzeko mezuak zabaltzen ditu etenik gabe. Baina ba al dakigu, benetan, zer den feminismoa? Ezagutzen al ditugu mugimendu feministaren borrokak, lorpenak eta ekarpenak? Zer lotura dago feminismoaren eta demokraziaren artean? Tailer honetan hausnartuko dugu gai horietaz eta teoriarekin eta ekintza feministarekin lotura duten gaiez.
- JABETZE ESKOLAK EMAKUMEENTZAT. ZEIN JABETZE MOTAZ ARI GARA?
Hizlaria: Mertxe Fernández Boga. Lizentziatua Filosofian. Plazandreok taldeko militante feminista
Maiatzak 15, asteazkena, 19:00etan, KULTUR ETXEAN
Laburpena: Borroka feministaren bidez orain hamarkada batzuk hasi zen agerrarazten emakumeok, kolektibo bezala, bizi garen gizarteak ikustezin bihurtzen gaituela eta, era berean, mespretxatu egiten gaituela gizonekiko eremu askotan. Agerian jarri dute, bestalde, emakumeei eta gizonei ematen zaien heziketa, desberdintasunean oinarrituta egon arren, normaltzat eta naturaltzat hartzen dugula sarritan. Eta horrek zerikusirik ba al du jabetzearekin? Emakumeok nahi al dugu jabetzea? Zer nolako jabetze mota? Zer nahi dute Jabetze Eskolek?
- AUTODEFENTSA FEMINISTA BUROKRAZIA EKONOMIKOAREN KONTRA.
Dinamizatzailea: Aurora Iturrioz Lopez. Lizentziatua Zientzia Ekonomikoetan. Militante feminista eta Urola Garaiko berdintasuneko teknikaria
Maiatzak 17, ostirala, 16:00etatik 20:00etara, KULTUR ETXEAN
Laburpena: Tailera esperientzia pilotu bat da; integratu nahi ditu teoria ekonomikoaren printzipioak aholkularitza fiskal eta laboralarekin. Alde batetik, nahi dugu ikustarazi eta indartu emakumeen autoestimu ekonomikoa; izan ere, ekoizten duten lanak ahalbidetzen du giza bizitzaren ugalketa eta jasangarritasuna. Eta bestetik, baloratu nahi dugu “zaintza lana”.
Era berean, sartuko gara jarduera ekonomikoen esparru legalean. Enpresen eta autonomoen fiskalitatearen eta karga sozialen gaineko ezagutza batzuk emango dira (fakturazioa, kontabilitateko oinarrizko ezagupen batzuk, BEZa, PFEZa, kotizazio soziala, etab.).
Edukiekin lotutako hizkuntza eta oinarrizko kontzeptuak landuko dira (zerga oinarria, zenbateko garbia, zenbateko gordina, atxikipena, kenkaria, salbuespena, errenta zergapetua, errenta exentua, errenta zergagabea). Gainera, ekimen sozialarekin zerikusia duten gaiak ikusiko dira: elkarte sorkuntza, haien finantzaketa. Fakturak egiteko oinarrizko ezagutzak emango dira, eta fakturazioari lotutako, eta beharrezkoak diren, printzipio fiskalak.
- · AUTODEFENTSA FEMINISTA TAILERRA
Dinamizatzaileak:
Ekainak 14, 16:00etatik 20:00etara, KULTUR ETXEAN
Laburpena: Autodefentsa Feminista ez da defentsa pertsonal hutsa. Askoz harago doan filosofia, metodoa eta estrategia da. Autodefentsa Feminista, emakumezko espazioetan lantzen da, emakumeen elkartasunetik sortzen baita, eta elkartasun honetan oinarritzen den metodoa da. Era anitzetako erasoak irudikatuz hauei aurre egiteko erantzun indibidual naiz kolektiboez ariko gara. Gure beldurrak identifikatu eta hauei aurre egiten ere ikasiko dugu, baita ezetz esaten ikasi eta gure amorruari toki egiten ere. Autodefentsa feministaren bitartez norberaren gaitasun eta ezaugarri positiboen jabetza landuko dugu. Horretarako, hainbat dinamika eta jolas erabiliko ditugu guztien artean hausnartu eta alternatibak lantzeko. Taldeak eta norbanako bakoitzak hartuko du garrantzia. Guztiok izango gara adituak, guztiok baitakigu erasoei aurre egiten.
ERAKUSKETA
ELKARREKIKO MENPEKOTASUNAK
Etxeko langileak eta Zaintzaren Krisia
Maiatzak 17tik ekainak 8ra
Koordinatzailea/Comisaria: Esther Moreno
Hitzaldi guztiak Aranburu Jauregian izango dira eta tailerrak Tolosako Kultur Etxean
Antolatzaileak: Tolosako Berdintasun Saila eta
Tolosaldeko Migrazio eta Aniztasun Saila
ERAKUSKETAREN BISITA GIDATUA, Esther Morenoren eskutik.
Maiatzak 18 larunbata.
- TODAS LAS HORAS CUENTAN
Hizlaria: Isabel Otxoa Crespo. AHT-ELE-ko partaidea
Maiatzak 23, osteguna, 19:00etan, ARANBURU JAUREGIAN
Etxeko langileek oso paper garrantzitsua dute mota guztietako zaintza beharrei erantzuteko. Beren lana ez da kontuan hartzen nahita, estrategia baten parte bat bezala, hain zuzen ere, mantentzeko ahalik eta gorenean zaintza lanak erantzukizun familiarren esparruan. Etxeko langileen eskubideen gaineko eztabaidak behartzen du jarrera bat hartzea beste gai batzuen aurrean: denboraren antolaketa, lanaren banaketa emakumeen eta gizonezkoen artean eta gastu soziala.
- ZAINTZEA, ZAINTZAILEAK ETA ESTRAK
Hizlariak:
Maiatzak 30, osteguna, 19:00etan, ARANBURU JAUREGIAN
Zer zaila zaigun emakumeoi mugak jartzea zaintza lanei, nahiz eta hori izan gure lana! Ideia hori oso entzuna dute etxeko emakume langileek, beren lanean gertatzen zaizkien gauzengatik jarduera horretan eroso sentitu ezin diren emakume langileek. Zaintze lanek, gaur egun, ez daukate merezi duten errekonozimendua; eta are okerrago: badago jendea nahasten duena zaintzaile batek jasan behar duena emakumea izatearekin. Lanbide horretan aritzean sortzen diren ondoezez mintzatu nahi dugu hitzaldi honetan. Etxeko lanetan diharduten eta beren askatasuna urratu zaien emakume batzuen lekukotza aurkeztuko da.
- TAILERRA: NORENA DA NIRE DIRUA?
Dinamizatzaileak:
Maiatzak 31, osteguna, 16:00etatik 20:00etara, KULTUR ETXEAN
Tailer honetan hausnarketako espazio bat irekiko dugu, emakume migratuen jabetze ekonomikorako. Aztertuko dugu ea nola erabiltzen dituzten beren baliabide ekonomikoak eta ea zer nolako zailtasunak dituzten dirua maneiatzeko:beren lanari prezioa jartzeko edota jakiteko zenbateko portzentajearen bidalketa egin behar duten eta zenbat utzi beren bizibiderako. Helburua da sustatzea beren gaitasunak dirua gestionatzeko eta baliabide horren gaineko erabakiak hartzeko.
- ZAINTZEA ASKO KOSTATZEN DA! INTSUMISIOA NAHITAEZKO ZAINTZEARI
Hizlaria: Dominique Saillard Bouyssié. Oreka Sarearen fundatzailea (genero, partaidetza eta kooperazio gaietan espezializatutako kontsultategi feminista). Bere lan ildo nagusietako bat da diagnostikoak eta planak egitea eremu familiar eta profesionaletako zaintzaile emakumeak laguntzeko.
Ekainak 6, osteguna, 19:00etan, ARANBURU JAUREGIAN
Eremu familiarreko zainketa lanei buruzko azterketa feministaren ardatz nagusi batzuk tratatuko dira: emakumeak baldintzatzen dituzten genero aginduak zaintzaile eginkizunetan; gizonen eta emakumeen esperientzia desberdina zainketa familiar intentsibo baten aurrean; interakzioa zaintzaile migratzaile profesionalen eta euskal familien artean; eta gizarte antolakuntzaren eta bizitzaren jasangarritasunaren oinarria den zainketa lana ikuspegi feminista desberdinetatik. Eta atzean egongo da egungo murrizketa sozialen eszenatokia; izan ere, honek zainketa bihurtzen du oraindik ere are desberdintasun bektore larriagoa.
